XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Newman-Keuls frogaz baliatuz, argibide-faktorearen gain, talde-bikoteen arteko post hoc aldenketek, antolakuntzari buruzko argibideak zituen taldeak eta argibideak eta antolakuntzaren estrategia zituenak, beraien arteko diferentziarik gabe, kontrol-taldeak baino errendimendu esanguratsuki hobea lortu zutela azaltzen dute (Ikus 1. irudia).

Errekonozimendu literala

Argibiderik gabeko taldeak 3,30eko Batezbestekoa lortu zuen, antolakuntzari buruzko argibideak zituenak 3,07koa , eta argibideak eta antolakuntzaren estrategiako taldeak 3,38koa .

Bariantzaren analisian taldeen arteko diferentziak ez ziren esanguratsuak izatera iritsi .

Egia/Gezurra errekonozimendua

Errekonozimenduko frogan lorturiko puntuazio zuzenekin (argibideak èrlazioá garrantzi-maila) bariantza-analisi bat burutu zen.

Hemen esanguratsua agertu zen argibide-faktorea , antolakuntza-argibideko taldearen errendimendua besteekiko hobeagoa izan zela, baina erlazio eta garrantzi-maila faktoreak ez ziren esanguratsuak izatera heldu.

Argibide faktorearen gain Newman-Keuls frogarekin eginiko post hoc aldenketek, kontrol taldeak eta argibideak eta antolakuntza-estrategia zituzten taldeak, argibideen taldeak baino errendimendu eskasagoa izan zutela isladatu zuten, lehen bi taldeen artean desberdintasunik somatu ez zelarik.

Taldeá garrantzi-maila arteko interakzioa ere esanguratsua gertatu zen .

Emaitza honek kontrol-taldeak informazio garrantzitsua (definizioak) baino, bigarren mailako informazio-adibideak eta datoak) -kopuru handiagoa berrezagutu zuela esan nahi du; bestelako baldintza esperimentaletan, esaldien garrantzi-mailaren arabera desberdintasun esanguratsurik behatu ez zirela.

Argibideak / Argibideak eta eskema / Argibiderik gabe

1.go Irudia: Argibide faktorearen arabera, izaera aplikatuko galderen erresoluzioan lorturiko batezbesteko puntuazioak.